XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oturuntzak Perikles, K. A.-ko 490 urte inguruan, athenastar familia aristokratiko batean jaio zen.

Bere aita, Santippo, gudari adoretsu eta zori onekoa izan zen.

Geroago, potere guztia eskuratu nahi zuten herritar jauntxoen kontra, eta herriaren alde esku hartu zuen.

Agariste Periklesen ama bera ere, familia istimatu batetik zetorren, Athenasko anitz politiko inportanteren jatorri berekoa beraz.

Bere osaba batek, Klistene izenekoak, zenbait berrikuntza eraginkor ezarri zizkion Athenaseko gobernu sistemari.

Umetan, nondik edo handik, entzun zuen Periklesek, bere familian, hamaika heroi historio gartsu, eta izango zuen, nonbait, bere aberriko gertaera handien berri, eta, zalantzarik gabe, oturuntza osteko etzanaldietan, bere aita eta lagunen artean sortzen ziren politiko eztabaida biziak ere entzungo zituen.

Santippo eta Agaristeren etxera jotzen zuten guztiek.

Perikles gaztea, egunen batean politiko azkar bilakatuko zela, espero zuten.

Erraizunaren arabera, Agaristek, familia izateko zegoala, lehoia egin zuela amestu omen zuen.

Gertaera hau, Periklesek Athenaseko herriaren gidaritzan izango zuen handitasunaren aurreikuspena bezala zabaldu zen.

Perikles, Athenaseko beste familia aristokratikoetako semeen antzera hezia izan zen.

Maixu pribatuek irakatsi zioten irakurtzen, idazten eta musika jotzen (zientzi eta matematika apurren bat ere barne zelarik).

Athenastarrek maite zituzten oturuntzak, istorio ederrak kondatu, azken teoria filosofikoak edo zientifikoak edo gertakizun politikoak eztabaidatu eta egiteko.

Oturuntzetan, gizonezkoek bakarrik hartzen zuten parte: zeuden emakume bakarrak, esklabuak, dantzariak eta musikalariak ziren.

Aintzinako greziarren janaria zen: ogia, gaztaia, olibak, ortuariak eta garaiko udareak.

Haragia, aparteko uneren baten bakarrik ikusten zen; arraina, sarritxoago.

Ardoa, berriz, ia beti uraz nahasten zuten.